Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Ohiko akatsez egindako testuak

June 11, 2009 | Egilea: koldoirakasle

Nire ohiturei esker, aprobetxatu ahal dut pixkanaka ikasten hasteko nola idatzi behar dudan. Lehenik, hasi behar dut egin ditudan lanei begiratzen, gaizki ezartzeko arriskua ditudanak aurkituz eta gustuko ez dudanik agertu zain egon beharrean, eseri eta burua hautsi, hortzak estutu eta horrela iritsiko naiz neure helburura, hondartzara iristen dena bezalaxe.

 

————————

 

Elizgizonekin ez dut inoiz izan harreman handirik. Neure ideia onenak aldatu eta zapuztu egingo dituztela iruditu zait askotan. Baina egia da zuku ona atera dakiokeela edozein harremani. Hasi beharko dut pentsatzen, oso gustuko ez badut ere, haietakoren batekin hitz egiteari buruz, ea beren iritziak nireen modukoak izatera irits daitezkeen. Aspaldiko garaietan, apaizek arriskuan jartzen zituzten sorgin deitzen zituztenak eta horrek ekarri zuen hainbat sufrimendu, baina gaur egun gauzak eta ohiturak ere aldatu egin dira. Jada ez dira ibiltzen, gehienak behintzat, jendearen ezjakintasunaz aprobetxatu nahian, Fernando VII.aren garaietan bezala. Eskerrak!!

 

————————

 

Hondartzara joateko asmo sendoa daukat, uda honetarako. Ez dut uste ideia hau aldatu egingo dudanik. Han, gosaltzeko gailetak eta esnea izango ditut, beti bezala, eta harreman berriak egiten hasiko naiz. Hazita nago honez gero, 17 urte baititut, eta ohiturak ere aldatzen dihoazkit. Ez dut oraindik aurkitu nire ametsetako bikotea, ez dut horretan burua hautsi nahi, baina ibiliko naiz horren bila, zain geratu gabe, noski. Goizetan, gosaldu ondoren, bainua hartzera joango naiz. Espero dut ezerk ez jartzea arriskuan nire opor-asmo hauek eta dena zapuztea! Hori gertatuz gero, ez naiz eserita geratuko, ez horixe!

Irakurketa liburua – Egin beharrekoak

May 15, 2009 | Egilea: koldoirakasle

Liburuari buruz

  • Aurkezteko sarrera idatzi:

  • Liburuaren ezaugarriei buruz informatu: egilea, izenburua, argitaletxea… Ez egin zerrendarik, paragrafoa erredaktatu.

  • Azaldu zergatik irakurri duzun (baten batek gomendatu dizu, izenburua deigarria zen, idazle beraren beste liburu bat irakurria zenuen…)

  • Bilatu argitaletxeak (edo on-line dagoen liburudendaren batek) ematen duen laburpena eta kopiatu eta itsatsi. Egin aipamena (“Hona hemen x-ek ematen duen laburpena:…). Eta jarri hartu duzun tokiarekiko esteka. Ikaskideren batek irakurria bazuen liburua, bere blogeko sarreraren esteka ere jar dezakezu.

  • Liburuari edota egileari buruz ari diren weborri eta blogen estekak jar ditzakezu, zeure ikaskideenak barne (“Blog hauetan aurki daiteke informazioa egileari/idazleari buruz: / Weborri hauek egileari buruzko informazioa eskaintzen digute:…”)

  • Argitaletxeak berak ematen duen liburuaren irudia erabili, edo liburuaren gaiarekin harremana duen beste irudiren bat.

Liburua irakurri ostean.

  • Emazu liburuaren balorazio orokorra

  • Adierazi nola sentitu zaren irakurri duzun bitartean. Adibideak:

    • Liburu hau atseginez irakurri dut zeren… (irakurri duzun bitartean izan dituzun sentipenei buruz idatzi)

    • Liburuak interesari eusten dio, zeren…

    • Liburua ez amaitzea nahi nuen, zeren…

    • Liburuak hausnartu arazi nau hainbat konturi buruz:…

    • Protagonistarekin/ekin identifikatuta sentitu naiz, zeren…

    • Istorioa kontatzeko moduak eman dit atentzioa. Adibidez…

  • Gomendatu liburua (ala ez), zer irakurle motari gustatu dakiokeen adieraziz eta horretarako arrazoiren bat emanez.

  • Adierazi ea irakurriko ote zenukeen idazle beraren beste libururik.

  • Bila interneten idazle beraren beste libururen bat interesgarria izan dakikezuna.

Zenbait aholku:

  • Pentsa ezazu zure blogaren irakurle posibleengan, ea zer gusta zekiekeen irakurtzea liburu horri buruz.

  • Pentsa haiengan ere gauzak argi eta zuzen esan ditzazun.

  • Paragrafo gutxi eta laburrak idatzi.

  • Zerrendaren bat jarri behar baduzu, erabili testu-editorearen biñeta egitura.

  • Estilo informala erabili, baina zuzena.

     

Hautaproben ereduak

March 27, 2009 | Egilea: koldoirakasle

Unibertsitatera sartzeko hautaproben ereduak hemen aurki ditzakezu

Bideo interesgarri bat

November 13, 2008 | Egilea: koldoirakasle

1.BTZ

October 27, 2008 | Egilea: koldoirakasle

Sartu hemen zure blog-helbidea, eta zeure izen-deiturak ETA IRAKURTZEN ARI ZAREN LIBURUAREN IZENBURUA ETA EGILEA  ‘iruzkinak’ estekan, hemen behean.

1.BH

October 27, 2008 | Egilea: koldoirakasle

Sartu hemen zure blog-helbidea, eta zeure izen-deiturak ETA IRAKURTZEN ARI ZAREN LIBURUAREN IZENBURUA ETA EGILEA  ‘iruzkinak’ estekan, hemen behean.

2. bhtz

October 27, 2008 | Egilea: koldoirakasle

Sartu hemen zure blog-helbidea, eta zeure izen-deiturak, ‘iruzkinak’ estekan, hemen behean.


Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios